Klitozibe teilakolore
Klitozibe teilakolorea | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Erreinua | Fungi |
Ordena | Tricholomatales |
Familia | Tricholomataceae |
Generoa | Clitocybe |
Espeziea | Clitocybe sinopica P.Kumm., 1871 |
Basionimoa | Agaricus sinopicus |
Klitozibe teilakolorea (Clitocybe sinopica edo Bonomyces sinopicus) Tricholomataceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez da toxikoa, baina Euskal Herrian ez da erabiltzen sukaldean, usain eta zapore txarrak dituelako.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kapela: Matea, 2 eta 6 cm bitarteko diametrokoa, lehenengo ganbil-laua, gero infundibuliforme samarra. Azala arre-gorrixka kolorekoa eta hezetasuna galtzean arre-laranja kolorekoa.
Orriak: Estu, zuri-krema kolorekoak, dekurrenteak.
Orri dekurrenteak: Hanka ukitzeaz gain, beherantz jarraitzen duten orriak.
Hanka: Kapelaren antzeko kolorekoa, haritsua, laburra, nahiko lodia eta oinarrian erro itxurakoak izaten ditu.
Haragia: Irinaren usain eta zapore handiarekin.[2]
Etimologia: Clitocybe hitza grekotik dator, burua, esan nahi du, kapelaren formagatik. Sinopica epitetoa, sinope lurraren koloreagatik da (adreilu kolorea)
Jangarritasuna
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sukaldaritzarako interesik gabea.[3]
Nahasketa arriskua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Clitocybe subsinopica delakoarekin, honek, orriak oso zabal ditu eta esporak tamaina txikiagokoak. Clitocybe sinopica espeziearen ezaugarriak, kapelaren kolorea, oinaren goialdea lodiagoa eta bere kolorea dira.[4]
Sasoia eta lekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udaberritik udazkenera, leku basotsuetan, pinuetatik hurbil, sua egindako lekuetan eta baita handik kanpo ere.[5]
Banaketa eremua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ameriketako Estatu Batuak, Canada, Europa, Errusia, Japonia.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza • Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012 • Euskalnatura • Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987 • Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973 • Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
- ↑ (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 159 or. ISBN 84-404-0530-8..
- ↑ (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 365 or. ISBN 84-282-0540-X (T. 2). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
- ↑ (Gaztelaniaz) Lotina, Roberto. (1985). Mil setas ibericas. Diputacion foral de vizcaya, 325 or. ISBN 84-505-1806-7..
- ↑ (Gaztelaniaz) Bon,Marcel. (1988). Guia de Campo de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 134 or. ISBN 84-282-0865-4..